
TOKIKOMek eta Vicomtechek TOKIKOM Plataformako euskarazko testuak automatikoki errazteko sistema aitzindaria garatu dute, eta sareko hedabideetako batzuek gaur bertan jarri dute martxan. Sistemaren helburua da testuak euskara errazagoan ematea, jatorrizkoaren informazioa galdu gabe. Albisteak sinplifikatzeko, maila publikoan bederen, orain arte euskaraz egin den lehen garapena da TOKIKOMek abiatu duena.
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Euskarazko testuak automatikoki errazteko sistema aitzindaria TOKIKOM Plataformako webguneetan
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!