
EiTBk eta TOKIKOMek elkarlanean garatzen duten SARETZEN datu-kazetaritzako egitasmoak ibilgailu partikularrei eta haien erabiltzaileei erreparatuko die, gaur bertan kaleratu den olatu berri batean. Azterketa honekin, hamar dira jadanik bi komunikabide taldeek elkarrekin landutako gaiak. Nolakoa da ibilgailuen parkea Hego Euskal Herrian? Zer bilakaera izan du azken urteotan? Nola aldatzen ari da motor eta erregai moten banaketa? Eta erabiltzaileak? Ba al dago generoaren edo adinaren araberako alderik? Hori dena eta gehiago, ikuspegi nazionaletik eta tokian tokikotik, gaur bertan zure toki komunikabidean!
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Ibilgailu partikularrak eta haien erabiltzaileak aztergai, SARETZEN ekimenaren 10. edizioan
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!