Auzoko Jaia Antzuolan

Antzuolan ospatuko da datorren larunbata maiatzaren 6an, 2017ko Auzoko Jaia, Auzoko egitasmoaren urteko jaia. Bertan bilduko dira egitasmoa martxan dagoen herrietako kideak eta gonbitea luzatzen zaie herritar guztiei jaian parte hartzera.

Jaia 11:30ean hasiko den arren, Bergaratik oinez joan nahi dutenek aukera izango dute, eta 10:00etan elkartuko dira Bergarako autobus geltokian elkarrekin joateko.

Egitaraua

  • 11:30 Ongi etorri ekitaldia
  • 12:00 Auzoko dinamikak
  • 12:45 Munduko janarien dastaketa
  • 13:15 Dantza saio parte-hartzailea
  • Photocall-a goiz osoa zehar

Auzoko, 2008an Topaguneak eta Uemak gure herrietara etorri berriei egiten genien harreraren inguruko kezkari erantzuteko asmoz sortu zen egitasmoa da eta gaur egun hainbat herritan martxan dago, Antzuola, Palentzia, Bergara, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Gasteiz, Ibarra eta Donostian.

Egitasmoaren baitan herriz herri jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko egiten ari den lana ikusaraztea da jaiaren helburu nagusia, parte hartzaileen arteko ezagutza eta motibazioa sustatzearekin batera.

Egitasmoa ezagutu eta parte hartzera animatu nahi baduzu, bertan izango gaituzu!

Iazko Auzoko Jaiaren laburpena (TOPAGUNEA)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun