Eta ikerketan erabiltzen ditugun tresnak beste eremu batzuetara eramango bagenitu? Politikara, adibidez? Gizarte gisa erronka txiki eta handiei egin behar diegu aurre, eta batzuetan errealitatea oso konplexua da. Baina ebidentziei muzin egin eta erabakiak modu arbitrarioan hartzeak ez digu inolaz lagunduko.
Zer-nolako kultura politikoa behar dugu honetarako? Lehenik, gardentasuna. Politika publikoak hartu behar direnean, dagoen informazio osoa publikoa izan behar da. Bigarrenik, gobernantza parte-hartzailea. Erabakiak hartu aurretik, komunitatearen ahots eta bizipenak jaso behar dira. Hirugarrenik, metodo zientifikoa erabiltzen duena. Hartzen diren erabakiak ebidentzietan, argudio eta arrazoietan oinarritu behar dira. Laugarrenik, eta lehenera buelta, komunikazio gardena. Politika publikoek oinarri izan dituzten ebidentzia eta arrazoiak ondo azaldu behar dira. Hartzen diren erabakiak komunitate osoaren onurarako eragin dezaten.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.