Ilustrazioak ezagutzaren transferentzia eta difusioa ekarri zuen, iraultza teknologikoek Europa garai ilun haietatik ateraz. Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen ezagutzatik bakarrik eraiki daitekeela mundu hobeago bat, non ongizatea ez den gutxi batzuen pribilegioa izango. Kontran, buloetan oinarritutako erabakiek gure bizitza kalitateari kalte egiten diote.
Baina ikerketa ezberdinek gizartean sortutako onura norainokoa den badakigu? Zientziaren bikaintasuna neurtzeko moduak baditugu. Ezagutzaren transferentziak duen inpaktu ekonomikoa, edota dibulgazio aktibitateen audientzia neurtzeko gai bagara ere. Nola kuantifikatu ordea ikerketa zehatzek sortutako ongizatea? Antza, ez da hain erraza inpaktu soziala neurtzea. Ikerlariok eskarmentua dugu ebidentziak biltzen. Jar gaitezen bada martxan, behingoz ametsa errealitate bihurtu dugun honetan, eta EHUk gizarteari bueltan ematen diona ikusarazi dezagun.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.