Lerro hauen bitartez erabateko babesa adierazi nahi diogu Trans Legeari. Lege honek trans pertsonen eskubideak errespetatzea dakar, eta despatologizazioan pauso garrantzitsua da. Halaber, irmoki salatu nahi ditugu azken boladan lege honen eta trans kolektiboaren aurka egiten ari diren erasoak. Ez dugu onartzen heteropatriarkatuak gehien zapaltzen dituen horien kontra egiterik feminismoaren izenean, jendartearen bazterretan daudenen aurka aritzea ez baita feminismoa. Berriki, TERF taldeak zarata eragiten ari dira Euskal Herrian, bereziki sare sozialetan, baina badakigu ez dutela Euskal Herriko mugimendu feminista ordezkatzen. Diskurtso horiek oso arriskutsuak dira, eta eraso transfoboak elikatzen dituzte. Guk argi daukagu badagoela transfoboa ez den mugimendu feminista Euskal Herrian, gehiengoa dena eta sexu eta genero disidentziaren aliatua dena. Azken finean, sistema berdinak zapaltzen gaitu, eta borroka honetan bidelagunak gara.
Bestalde, genero autodeterminazioa ozen aldarrikatzen dugu. Aspaldi ikasi genuen gizon edo emakume ez dela jaiotzen, genitalek ez dutela gure identitatea zehazten.
Horrez gain, ezkerreko mugimenduari deia luzatzen diogu gai honetan argi lerrokatu dadin, anbiguotasunik gabe, Trans pertsonen eskubideen alde eta edozein diskurtso transfobo alboratuz.
Horregatik, Uribe Kostako sexu eta genero disidentzia antolatuak eta mugimendu feministak bat egiten dugu, eta gure konpromisoaadierazten dugu Trans Legearen alde egiteko eta erasoei aurre egiteko.