HERRIETAKO KORRIKA BATZORDEAK MARTXAN Korrika 1

Erabiltzailearen aurpegia Uribe Kostako Aek 2015ko urt. 28a, 13:21
HERRIETAKO KORRIKA BATZORDEAK MARTXAN Korrika 19 badator eta, dakizuenez, Uribe Kostara martxoaren 24an helduko zaigu. Korrikak merezi duen harrera prestatzeko eskualdeko herrietako batzordeak lanean hasiko dira. Korrika batzordeek izaera zabala daukate, edozeinek (elkartek, kirol taldek, norbanakok …) parte hartu dezake. Batzordearen zereginen artean herrian burutuko diren ekitaldiak pentsatzea eta antolatzea, Korrika Txikia aurrera ateratzea, Korrika lagun egitea, … Esperientzia paregabea izan daiteke, herria ezagutzen lagunduko dizuelako. Beraz, animatu eta zure herriko batzordean izena eman. Prest bazaudete, jarraian, lehenengo deialdia doakizue. ZATOZTE!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun