Nafarroa hegoaldeko uzta, eskutik eskura proposamenaren bigarren kanpaina honetan barazki menestra, potxak, pikillo piperrak (ekologikoak eta konbentzionalak), zainzuriak eta orburuak eskatzeko tartea emango dugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldekoak propio diren produktu hauek Euskal Herri osoan zabalduz. Maiatzaren 14tik 26ra Euskal Herriko hainbat herritan banatuko den eskuorria betez ala, epe berean, gure webgunean (http://www.errigora.eus/eskutik-eskura-kontserba-loteen-kanpaina/) eskegiko[…]
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!