"Gizon guztiak ez" ei dira

Erabiltzailearen aurpegia Uxune Iriondo Urbistazu 2022ko urr. 7a, 09:00

Emakumeok erasorik salatzen dugunean, berehala ateratzen dira gizon asko, baita andre batzuk ere, gizon guztiak ez direla horrelakoak esatera (NotAllMen!).

Getxoko Emakumeen Jabekuntza Eskolaren egitaraua ikusi dut sarean gaur. Feministok jarraitzen dugu eguneroko indarkeria zelan hauteman, zelan aurre egin, zelan irauli lantzen, norbere zaintza jorratzen eta elkar zaintzea sustatzen, taldeak, sareak, osasuna, bizipoza, umorea jomugan jarrita, gure eskubideez jabetzeko ahaleginean. "MeToo" gehiago, denok feminista izan arte.

Urtero bezala, euskarazko eskaintza oso urria da, eta, oro har, plaza gutxi eskaintzen dira. Hala ere, izena ematera animatu nahi ditut Getxoko emakumeak, gazte zein nagusi, denak (epea irailaren 12tik 27ra).

Eta, bitartean, zertan ari dira gizon gehien-gehienak? Ez dute maskulinotasuna lantzeko premiarik sentitzen, ez zaizkie barrenak mugitzen eraso matxisten aurrean? Ez zaie ezer egiteko gogorik pizten?

Indarkeria naturalizatu, normaldu, gutxietsi, babestu, isilduz edota "gizon guztiak ez" esanez ez diguzue bat ere laguntzen. Noizko pribilegioen desjabetze-eskolak gizonentzat? Noiz antolatu behar duzue "Gizon bat ere ez erasotzaile" helburu?

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun