Uff-aren teoria: nekea eta haserrea

Erabiltzailearen aurpegia Uxune Iriondo Urbistazu 2023ko ots. 13a, 08:00

Lolita Chávezen UFFaren teoria dakarkizuet gaur hona. Abya Yalakoa, emakume lurralde-defendatzaile eta sendatzailea, iheslaria; gurean izan denean, UFF esan ohi dugula ohartu zen. Gainera, hasperen horrek lagunak goibeldu eta aztoratzen zituela sentitzen zuen.

UFF horien atzean energia asko joaten zitzaigula iruditu zitzaion, lehen gogoetan. Berehala, ondoeza, nekea, heldu ezina, gainezka egotea, haserrea adierazten zuela ondorioztatu zuen, ezer onik ez, hain zuzen.

Zer dago UFF horien atzean? Horrela laburbildu dit: (UFF) hasteko, gure bizitzan edozer egin behar dugula planifikatzean (buru-nekea sumatzen hasten gara), gauza gehiegi egin gura izateko joera baitugu; (UFF) ondoren ere, agendari begiratu zer eta noiz egin dezakegun aurkitu eta, beste batzuekin baldin bada, unea adostea ere ez zaigulako erraza (nekea areagotzen zaigu, agendak gainezka ditugu eta heldu ezinak itotzen gaitu); (UFF) hirugarren fasean, dena delakoa egitea dagokigunean. Ondo joan bada, tentsioak gozamena eragozten digu, eta planifikatu bezala atera ez bada, baliteke haserretzea, etsitzea, gaixotzea.

Eta gu, bitartean, bizitzak erdigunean jartzera goazela aldarrika. Ai ene!

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun