Euskara-eskakizunik ez lanpostu publikoetan. Huts egiten omen ez duen sisteman Getxoko Udalak gaztelaniarekin eroso eta euskararekin koldar jokatu du, auzitegietan gatazkak saihesteko baino bestelako negozio batzuen truke. Botere-harremanetan, elebakarrak nagusi.
GURARI etxea, Getxoko gune feminista. Aurten irekiko zutela agindu zigun Berdintasun zinegotziak. Gogoeta eta proposamen ugariko bide zintzoa egin dugu hor orain arte feministok, eta apiriletik gaude gure parte hartzea zein izango den jakiteko zain. Badakigu etxearen jarduna koordinatu eta dinamizatzeko erakunde bat hartu dutela, baina gu non, zertan ibiliko garen ideiarik ere ez. Berriz huts egin digu sistemak. Botere-harremanetan, aitzakia eta gezurra nagusi.
Guri patriarkatu kapitalista, kolonial, ekozida, arrazista, klasista, aporofobo, matxista, zishetero, kapazitista, hizkuntza eta kulturen suntsitzaile honek beti egiten digu huts.
Gora Palestina aske, ibaitik itsasoraino!
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.