Terroristak, putak, sorginak

Erabiltzailearen aurpegia Uxune Iriondo Urbistazu 2026ko martxoaren 9a

Olatz Dañobeitiak ireki du meloia Sorginak, putak, terroristak liburuan, beste eragile batzuekin elkarlanean. Argi eta garbi geratzen da herriaren sektore bat terrorista izendatzeak gure herriko beste sektore askok, eskuin zein ezkerreko, abertzale zein bestelako nazionalista, internazionalista zein mundu herritar, guri gizatasuna ukatzea ekarri zuela, errotik erauzi zizkigutela giza eskubideak.

Errazago izan zaie, eta hala jarraitzen dute askok, estatuak poliziaren, epaitegien, espetxeen eta abarren bidez terrorismoaren aitzakian erabili duen indarkeria basatia, tortura izugarriak eta bortizkeria matxistarik nazkagarriena ukatu eta zuritzea, onartu, aitortu, salatu eta aurre egitea baino. Horregatik, denak balio izan du, oraindik ere balio du, ezker abertzaleko edozein eragileren aurka. Hauteskunde-zerrendak kutsatzen omen genituen; aliantza politiko, sindikal, feminista eta abarrak eragotzi/eragozten dizkigute herritar askok, zoru etikoa eta zabor ugari aurpegiratu dizkigute herritar multzo handi bati, terrorismoaren izenean.

Inguru gertuaren barrenak ere begiratzera gonbidatzen gaituzte kideek. Eskertzen dut feminismo abertzalearen gogoeta eta bide zintzoa, ausarta, gu denon duintasunaren alde.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun