Belaunaldi desberdineko dantzari eta txistulari elkartuta asteburu gozo bezain hunkigarria gozatzeko aukera izan genuen. Urrun bizitzera joandako aspaldiko lagunekin topo egiteko aukera aparta izan zen eta iraganera salto egiteko bi egun zoragarri bizi izan genituen ezpata, makil eta uztaien artean. 40 urte dituen dantza talde hau Astrabudua auzoko bihotza eta hauspoa da, dantzari eta musikari pilaren topagunea delarik. Pasaden larunbateko dantzarien erakustaldiaren ondoren euskal ezkontza batekin borobildu zuten domekan. Halere, herri bazkarian 400 lagunetik gora bazkaldu genuen elkarrekin. Hau da marka!! Omenaldia ondo merezita, bai. Hala ere, nere iritzi apalean bada garaia Trabudu Dantza Taldea bizirik mantentzeko errudunei benetako omenaldia emoteko. Zorionak Trabudu eta urte askotarako!!!