Astrabuduko haur-eskola, ahaztuta

Erabiltzailearen aurpegia Yortx Martin 2018ko uzt. 13a, 18:17

Astrabuduko haur-eskolako umeen gurasoen izenean zentro horretako instalazioak egoera tamalgarrian daudela salatu gura dugu. Beheko argazkiak arazo hauetako batzuen ondorioak dira. Arazoetako batzuk duela 5 urte baino gehiago sortu ziren (umeak baino gehiago) eta oraindino konpondu barik daude.

Patioko lurra egoera tamalgarrian dago. Hezetasuna pilatzen da eta alde batzuk lizuna daukate. Bustita egoten da euria egin ez arren. Horrez gainera, lurrak etengabe askatzen dituen harriak jaten dituzte umeek eta, hori gutxi balitz, zauritu egiten dira oinetan. Erandioko Udaleko Hezkuntza zinegotzia den Mikel Filgueirasek arazoen berri dauka. Zinegotziak berak irailean egoera konpontzeko konpromisoa hartu zuen, baina uztailean gaude eta egoerak berdin segitzen du. Oso haserre gaude geure udaleko kudeatzaileen arduragabekeria behin eta berriro ikusten dugulako, gure seme-alaben segurtasuna arriskuan ipiniz. Horregatik, Mikel Filgueiras Hezkuntza zinegotziagaz ahalik eta lasterren batzea eskatzen dugu, Astrabuduko  haur-eskolako langileakaz batera, egoera hau konpontzeko. Laster arte.

Manu Iglesias eta Jorge Martin (Astrabuduko haur-eskolako aitak).

Astrabuduan, 2018ko uztailaren 13an.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun