Korrikak astinduko du
Erandion ta Berastegin,
Londres, Shangai ta Valentzia
Sahara eta Medellin.
Astindu hankak, prestatu
ta mingainari eragin.
Heldu zein haur euskaraz
egin daigun elkarrekin.
Zein ederra izango den
guztiontzat ahaztezin.
Porrotxek dioen bezala
sentitu, pentsatu,hitz egin.
Tipi- tapa,tipi-tapa,
mundu bat dago zurekin.
Kanta dezagun batera,
egin jauzi eta ekin. (Habanera doinuan)