Aurten ere, Astrabuduako Jai batzordeak egitarau oparoa prestatu dute eta haien jarrera eta inplikazioa txalogarria izan da.giroa ezinhobea izan da. Jai Batzorde mundiala dugu Astrabun eta hemendik nire eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiet. Aldi berean, koadrilen partehartzea primerakoa izan da eta aurten ere sortu duten giroa kristona izan da lehenengo eguneko Bajadatik hasita.
Gure artean, jaiak bereziak dira lagunekin egoteko urteko momenturik onena delako gauza asko konpartitzen ditugulako eta genituelako. Denbora kalean ematen dugulako ea egun santu osoan eta gure txikitako auzoa delako, kasu gehienetan.
Jaietan sortzen den giro positibo eta alaia bakarrik da txanponaren alde bat. Beste aldean, Astrabuduaren egoera tamalgarria dago. Urte osoan bizi dugun Erandioko udalaren utzikeria, aurten ere, jaietan sufritu behar izan dugu. Egoera honen larritasuna ikusgarriago izateko koadrila batek jaietako froga bat baliatu du bideo batean horixe bera isladatzeko, udalaren utzikeria. Jai batzordeak antolatutako olinpiada baten barruan koadrilek 3 minutuko laburmetrai bat sortu behar zuten zenbait elementuekin, adibidez matamoscas bat,, hizki zopa bat....eta abar. Koadrila honek, Etorri Galdorri, bere muntaian udalaren kudeaketa txarra salatzen du hainbat aspektuetan modu sarkastikoan: garbitasuna, segurtasuna, metro geltokiko sarrerako udaleko eskailera mekanikoak eta igogailua... eta abar.
Pasaden igandean koadrila guztiek egindako bideoak ikusi genituen Josu Murueta plazan eta bideo honek jendearen txalo zaparradarik handiena jaso zuen. Honez gain, bideoa zabaldu da sare sozialetan eta 11 ordutan ia 5 mila erreprodukzio izan ditu.
Zenbait auzotarrok haserre gaude urteekin egoera triste hau aldatzen ez dela ikusita. Ea Astrabuduaren egoera aldatzeko poterea daukatenak, hau da, Erandioko udalean agintean dauden alderdiek, PNV-PSOE hain zuzen, nota hartzen duten, Astrabuduak gehiago merezi duelako.
Aupa Astrabu eta bere jendea. Gora Astrabuduako Jai Batzordea!