Gailurra ziurra

Erabiltzailearen aurpegia Yortx Martin 2024ko urr. 8a, 00:45

Astrabuduako Axpuru Kultur Elkarteak egitasmo berri bat jarriko du abian,  txangoak euskaraz. Euskararentzako guneak irabazteko asmoarekin inguruko euskalzaleak gonbidatuta daude.

Axpuru kultur elkarteak antolatzen dituen txango hauek euskararen erabilera sustatzeko helburua dute, euskaltzaleentzako gune bat sortuz. Euskaraz bizi nahi duenarentzako egun dauden zailtasunez jabetuta, gure hizkuntzaz aritzeko espazioak sortzeko beharra dago eta horri erantzuteko jaio da egitasmo hau. Lehenengo txangoa Erandio Goikoatik abiatuko da domeka honetan (urriak 13) Unbe mendiraino. Urtean zehar txango gehiago antolatuko ditugu.

Berbots Erandion euskaraz, euskalzale guztiak gonbidatuta daude. 

Axpuru Kultur Elkartea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun