Axpuru kultur elkarteak antolatzen dituen txango hauek euskararen erabilera sustatzeko helburua dute, euskaltzaleentzako gune bat sortuz. Euskaraz bizi nahi duenarentzako egun dauden zailtasunez jabetuta, gure hizkuntzaz aritzeko espazioak sortzeko beharra dago eta horri erantzuteko jaio da egitasmo hau. Lehenengo txangoa Erandio Goikoatik abiatuko da domeka honetan (urriak 13) Unbe mendiraino. Urtean zehar txango gehiago antolatuko ditugu.
Berbots Erandion euskaraz, euskalzale guztiak gonbidatuta daude.
Axpuru Kultur Elkartea