Amatxu Mia eta Ametsen uhartea!!!

Erabiltzailearen aurpegia Yortx Martin 2025ko urt. 29a, 05:41

Astrabuduko Gizarte Unamaz elkarteak antolatutako "Mamma Mia-La isla de los sueños" musikalak txundituta utzi gaitu. Sei emanaldi egin dute dagoeneko eta gehiago egiteko asmotan dabiltza. Astrabuduko guraso talde honek haien seme-alaba eta auzoko gazte gehiagorekin egundoko montajea antolatu dute haien artea lau haizetara zabaltzen. Lehenengo, "Annie", ostean "El Mago de Oz" eta oraingo honetan "Mamma Mia" musikala eskaintzen digute. Ikusteko aukera baduzu aho bete hortz geratuko zara, zin dagizut.

                             Amatxu mia!!! Zer gertatu da hemen? Hori pentsatu nuen "Mamma Mia- La isla de los sueños" musikala ikusi nuenean Erandioko Merkatu Zaharrean duela bi aste..Zein ondo pasa genuen, zenbat barre, hunkitu ere, geure lobak eta gainontzeko Astrabuduako gazteak eskeini ziguten musikalarekin. Mundialak dira!!!
Baina montaje hau ez zen atzo hasi. Astrabuduako guraso talde honek haien seme-alabekin batera ilusio eta gogo handiekin  "Annie" musikala aurkeztu ziguten. ostean "El Mago de Oz" eta gaur egun "Mamma Mia" eskaintzen digute. 
 
            Oraingo musikala bi aldiz ikusteko aukera izan dut eta kontuan hartuta faktore inportante batzuk itzela da lortu duten emaitza. Alde batetik, partaide guztiak Astrabudutarrak dira eta amateurrak, harrigarria bada ere taula gainean ikusten den guztia gogo eta ilusio askoren emaitza da, inolako formazio espezifiko gabe. 
 
                    Bestaldetik, Gazte Unamaz Elkarteak lortutako dirua giza ekimenerako  bideratzen dute, mundua aldatzeko eta horregatik ekimen honek duen balioa biderkatzen da.
 
             Bukatzeko, antzezpen hau inspiratzailea izan daiteke gazteriarentzat ateratzeko barruan duten izarra eta halaber, ahaleginaren kultura zabaltzen da lau haizetara, lortutako emaitza esfortzu handi baten emaitza delako. Musikal honek transmititzen duen indarra eta baloreak behar-beharrezkoak dira, gaur egungo gizartean. Lan talde oso potentea daukate dena behar bezala ateratzeko eta parte hartzen duten gazteek kriston experientzia eramango dute haien bizitza osorako.
 
Erandioko emanaldiak egin ondoren, laster agian Santurtzin gazte hauen artea gozatzeko aukera izan daitezke. Baina Gazte Unamaz Elkarteak jarraitzen du udalerri gehiagokin harremanetan jartzen "Mamma Mia- La isla de los sueños" antzezteko ahal den tokietan. 
Amatxu Mia, aho bete hortz, zur eta lur geratu nintzen, ginen. Uau.....ikaragarria izan zen!!!. Horregatik, emanaldiak bilatzen jarraitzen dute jende gehiago Gizarte Gazte Unamaz talde jator honen arteaz gozatzeko, aluzinatuko duzue. 
 
Biba zuek! Aupa Astrabu! Zorionak!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun