Denbora libre eta kirola beti lotuta egon da eta ondo pasatzea lagunekin beti lehentasuna izan da, lehen eta gaur egun. Astean zehar, lanean gure momentuak ditugu eta ez da beti gozoa kunplitzea. Hala ere, horretan ari garela lanean geure burua bestelako pentsamenduetan galtzen da, lanaren ostean zain ditugun planekin: gitarra jotzea, eskalatzea, surf skate egitea, bizikletaz ibiltzea, irakurtzea, marraztea, antzerki eskolara joatea, kantatzea, janaria prestatzeko tailerra, irakurzaleen txokoa, altzariak montatzea, argazkiak egitea, oporrak prestatzea, eta abar luze bat……
Zaletasunek sekulako garrantzia daukate, jarduera dezberdinak deskubritzea, gustoko hori finkatzea zure bizitzan. etorkizunean laguntza emango dizuna momentu onean zein txarrean. Denbora librea eta gustoko zaletasuna izatea premiazko kontu bat da Helduentzat zein gure txikerrentzat. Guraso bezala semeei zaletasun dezberdinak erakutsi behar dizkiegu aukera anitzak daudelako.
Hala ere, hori ez da erreza izaten. Egunak 24 ordu ditu eta gure seme-alaben gustoko ekintzak ez daude beti etxe ondoan. Nire auzoan, Astrabuduan, adibidez, ez dago frontoirik pilotan aritzeko, depende zer jarduerak egiteko mugitzeko kondenatuta zaude edo dagoenera moldatu. Gure auzoan zenbait aukera badaude: eskalada (Atxazpe mendi taldea), margoketa tailerra, xake ikastaroa, saski baloia (Ignacio Aldecoa eskola), atletismo, euskal dantzak (Trabudu dantzari taldea), skate pista, Erandioko musika eskola, kiroldegia, A.K.T (Astrabuduako Kick-boxing taldea)…….... eta futbola (Astrabuduako Futbol Taldea, Betiko Neskak).
Futbola, jakina, monstruo bat bezala agertzen zaiguna, sekulako eragin mediatikoa daukana eta zaletasun itsua lortzen duena gure artean, neurea ere zenbait momentutan. Hala ere, futbolaz aparte bizitza badago. Ez da futbola ala hil. Hala ere, inertziaz eta talde kirola izaki erakargarria egiten zaie gure etxeko txikerrei.
Futbolak talde kirola bezala sekulako umeekin baloreak lantzeko sekulako aukerak ematen ditu. Gure seme alaba txikiak pertsona txikiak dira eta ikasteko prozesuan daude, haien gorputza eta burua hazten ari da. Edozein jardueretan ikasten ari dira dauden monitoreekin,,amama, aitite, izeko, osaba, maisu, andereño, lagunekin. Egunero ikasten da zerbait.
Astrabuduako futbol taldean, berriz, ez dute horrela ikusten eta oinarrizko kontuei ez diete jaramonik egiten. Gurasoek asteko martxa extresantea, itogarria izaten da askotan eta gure seme alabekin egoten diren pertsonengan konfiantza osoa dugu, ezin da bestela izan. Zoritxarrez, konfidantza hori apurtzen denean edo elkar ulermen ona ez dagoenean giroa mikaztu egiten da, ozpindu egiten da. Gure seme-alabak gure pertsonik garrantzitsuak dira eta haien pausu bakoitzean egon behar dira laguntzeko, hazteko eta ikasteko era egokian eta pertsona egokiekin. Gaur egun, Astrabuduako futbol taldea ez da horretarako lekua.
Ez da samurra horrela aritzea, baina egiari zor. Adingabeekin errespetua eta segurtasuna zutabe sendoak izan behar dira gure gizartean arlo guztietan, bai ala bai. Elkarrenganako errespetuan oinarrituta eraikitzen da gizarte duin bat, ez dago beste biderik.
Bide batez, nire miresmen osoa gure txikerrekin maitasunez eta arduraz egoten diren jarduera dezberdineko monitore, dantzari, maisu eta andereño. Biba zuek!!!