Altxa Burua Erandio

Erabiltzailearen aurpegia Yortx Martin

Pasaden ostegunean Astrabuduan pantailen gehiegizko erabileraz aritu ginen guraso talde bat, Mirene Beriain-en laguntzarekin. Bide honetan elkar laguntzeko Altxa Burua Erandio sortu dugu Erandioko ikastetxeetako IGE guztien laguntzarekin.

Duela aste bat, pasaden ostegunean Astrabuduko Josu Murueta plazan elkartu ginen gehiegizko pantailen erabileraz eta honek dakarren ondorioez aritzeko. Argi geratu zen elkarren beharra dugula pantailen mundu honetan erabilera osasuntsua bultzatzeko eta arriskuez ohartzeko. Bertan, Mirene Beriainek bere esperientziarekin lagundu gintuen. Mirene, pediatra eta amatxu, Sopelako eta Bizkaiko Altxa burua kidea da eta hainbat kontu interesgarri adierazi zigun.

Elkarrekin gehiago garelako, Altxa Burua Erandio sortu dugu. Tolosan jaio zen mugimendu hau, guraso kezkatu batzuen aldetik, gurera ere heldu da eta Gipuzkoan eta Araban bezala, Bizkaian ere herriko eta eskolako Altxa burua taldeak sortzen eta sortzen ari dira. Erandioko ikastetxeko IGE guztien babesa dugu Altxa Burua Erandio taldean: Aldekoa gurasoak, Goikolanda Txiki,  La Amistad (Astrabudua B.H.I), Kukularra IGE (Altzaga ikastola), Jado IGE. Informazio falta handia dagoelako, saretzen  eta pausu txikiak ematen jarraituko dugu, beti aurrera. Gure hurrengo helburua da aditu batekin formazio saioak antolatzea eta horretan ari gara lanean.

Eskerrik asko berriro Erandioko I.G.E. guztiei bilera posible izateagatik eta Mirene Beriani bere experientzia partekatzeagatik. Gurekin bat egin nahi baduzu edo zalantzaren bat izatekotan, hauxe da gure kontaktua: altxaburuaerandio@gmail.com.

Gure eta gure seme-alaben osasuna helburu,

Altxa burua Erandio

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun