Berlangari omenaldia Josu Murueta plazan

Erabiltzailearen aurpegia Yortx Martin 2025ko uzt. 31a, 08:32

Erandioko udalak Josu Murueta plazaren obrak bukatutzat eman ditu, hala ere, auzotarren haserrea nabarmena da helburuak ez dituelako bete. Dirua gastatu arren, arazoak hor diraute, itxura kaskarra, hezetasun arazoak, burdin erdoilduak...... Usteak erdia ustel!!! 

          Berlangaren pelikuletan espero ez diren gauza ikaragarriak gertatzen badira, orain erreformatu berri duten Josu Murueta plazatik paseoan bazoaz antzeko sensazioak bizi ahal dituzu. Ibilalditxoa sorpresaz beterik dago, zur eta lur utziko zaitu.

        Astrabuduko auzoaren borrokari esker lortutako plaza hau,  1992an inauguratu zuten. Auzo osoaren lorpen handia izan zen, danok bat eginik. Gure auzo xumea, alaia eta langileak, zeinen garai horretan kutsaduraren kontra ere egiten zuen (desagertu gabea gaur egun), neurriko ospakizun bat antolatu zuen desiatutako plaza inauguratzeko.

          Orain, 2025 uztailan, auzokideen aldetik hainbat urtetan Astrabuduko plaza nagusiaren egoera txarra salatu ondoren: hezetasunak (kuboekin liburutegi, musika eskolan eta areto nagusian), baranda erdoilduekin, harlauz soltekin, usoen gorozkien zikintasunekin, itxura belztua eta utzikeria orokorrean; Erandioko udalak Josu Murueta plazaren erreformaren bukaera iragartzen du. Honela dio bere oharrean: “ Josu Murueta plazako konponketa-lanak amaitu dira eta epeak bete dira (jaien aurretik). Espazioa berritzea izan da helburua, hain labainkorra ez izateko, eta, era berean, hezetasunak desagerrarazi dira eta estetika hobetu da.”

       Eta nahiz eta gaur egungo alkatesa, Aitziber Oliban,  gaur egungo Erandioko alkatesak oroimenarekin konpromisoa agindu Aranzadi Zientzia Elkartea, Gogora institutua eta Erandioko udalak argitaratutako “ERANDIO 1969 Sendatu gabeko zauria - Una herida abierta” liburuan agertu bezala.

       Agerian dago hitzak aireak eramaten dituela batzuetan, kasu honetan bezala. Honela ez delako omentzen eta zaintzen Erandio hobe baten alde lan egin zutenen memoria….. Honela ez!!!

        Bestalde, Erandioko udalaren irudia eta kudeaketa garbitu eta zuritu nahi duten auzokideak dauden arren, errealitatea betaurreko berezi batzuekin ikusten dutelako, udalaren irudia zikin dago, Josu Murueta plaza bezala: harlauz apurtuak, jarri berri diren itxura kaxkarreko bankuak, barandak margotu berriak saneatu gabe, garbitu gabe ere, hezetasun betikotuak…..Lotsagarri!!

        Astrabudua auzoak, plaza hau lortzeko borrokatu zuen bezala, plaza duin batlortzeko borrokan jarraitu behar du. Udalari eskatu behar zaio txapuza honen azalpenak. Zergaitik Anton Fernandez, Josu Murueta eta Astrabudua auzokideenganako errespetu falta hau?

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun