Jokoa, dinamika kapitalisten erreprodukziorako funtsezkoa den heinean, horren aurka egin behar dela sinesten dugu, baina zigorren aurreikuspen latzek gure indarrak ondo bideratzera behartu gaituzte. Bide horretan, borrokarako indarrak mugatu behar izan ditugu, eta amorruz baieztatu dugu hau, jasotako errepresioari borrokaz erantzun nahi baikenion.
Egoera hau aurreikusita genuen, gure bizitzak era duinean garatzea ezinezkoa bihurtzen duen sistemak, isunez, atxiloketez, muntai polizialez eta biolentziaz jositako errepresioaren sare erraldoia baliatzen baitu bere aurka agertzen den edonor desagerrarazteko. Horren kontziente gara, eta sare horren arriskupean gaudenon artean beste sare bat lotzearen garrantzian sinesten dugu. Elkartasun sare indartsuago bat sortuz soilik lortu dezakegulako errepresioaren makinaritik ihes egitea. Elkarlotu gaitezen!
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.