Azken txanpa da-eta, eman zure botoa! Uribe Kostako Uda argazki-lehiaketaren irabazlea aukeratzeko herri-bozketaren atzerako kontaketa hasi da: bihar (00:00 arte) izango da bozkatzeko azken eguna! Botoa emateko, bozkatu loturan sakatu, eta aukeratu 3 argazki ederrenak, pasaia politenak, lagunartekoak, uda hobeto islatzen dutenak, dibertigarrienak, lotsabakoenak... gogokoen dituzuenak.
Urriaren 1ean jakinaraziko dugu norena eta zein den boto-puntu gehien jaso dituen argazki-irabazlea: 1.000 euroko balio duen egonaldia izango du saritzat. Hala, baliatu azken aukera eta bozkatu gogokoena!