Udal hauteskundeak 2015

EH Bilduren herri programa lantzeko mintegi irekia bihar Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko urt. 23a, 08:00

Leioako EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen herri programa osatzeko prozesu parte hartzailea martxan dauka. Horrenbestez, Herri Programa egiteko, zapatu honetan, urtarrilak 24, mintegi irekia egingo dute. Hitzordua 10:30ean jarri dute Errekalde plazako nagusien etxean eta, aipatu dutenez, "parte hartu nahi duen leioaztar oro ongi etorria da".

Landuko diren arloak hauek dira: hirigintza eta auzoak, euskara eta kultura, feminismoa eta berdintasuna, gazte politika, justizia soziala eta enplegua, kirola eta kirol politika, herri eredua, parte hartzea eta gardentasuna. Metodologia parte hartzaile baten bitartez bertaratzen diren herritar guztiakaz arlokako lan taldeak osatuko dituzte. Lan talde bakoitzak dinamizatzaile bat izango du eta dinamika desberdinak erabiliz proposamen zehatzak definituko dituzte, Leioako EH Bilduk azaldu duenez.

Azaroan egindako herri topaketen ostean, non 100 pertsona baino gehiago parte hartu zuten, orain proposamen zehatzak egiteko momentua heldu da. "EH Bildu Leioaren Herri Programa herritarrekin batera osatuko dugu larunbat honetan egingo dugun mintegi irekia", adierazi du koalizio independentistak. Ezkertiarren berbetan, "EH Bildu Leioarentzat parte hartzea ez da eslogan bat, eguneroko praktika bat baizik, horregatik gure proposamenak ez ditugu bulego itxi batean egingo herritar guztiekin batera baizik".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun