Bueltan da “Barikuetan jai”

Iker Rincon Moreno 2015ko urt. 22a, 08:00

Gabonetako oporren ostean, urtarrilaren bigarren ostiralean bueltatu zen Leioako plaza eta kaleetara “Barikuetan jai” egitasmoa. Hain zuzen ere, “munduko menua” egiteko aukera izango dute neska-mutilek, hilaren 23ko sukaldaritza tailerrean. Jarduera 17:30etik aurrera izango da, Barandiaran institutuko patioan.

Hilabetea amaitu artean, beste hitzordu bat eskainiko du Udal Euskara Zerbitzuak antolatutako ekimenak. Batetik, “munduko menua” egiteko aukera izango dute neska-mutilek, hilaren 23ko sukaldaritza tailerrean. Bestalde, 30ean munduko dantzak egongo dira. Biak ala biak 17:30ean izango dira, Barandiaran institutuko patioan. Otsailari dagokionez, hurrenez hurren, plastilina tailerra, buruhandiak egitekoak eta aniztasunaren bingoa egongo dira 6an, 20an eta 27an.

Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako apiriletik ekainera jarduera bereziak egingo dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun