Abenduaren 17ko epaian, Justizia Auzitegi Nagusiak zehaztu duen legeak bandera erabiltzeko beharra ezartzen diela lurralde administrazioei (estatua, autonomia, foru zein tokikoa izan), baita erakunde administrazioei ere. Hala ere, aipatzen du administrazio zuzenbidean ez direla esangura berekoak erakunde publikoaren kontzeptua eta erakunde administrazioaren kontzeptua eta, horregatik, kategoria honetatik kanpo kokatzen du EHU, legea aplikatu beharretik ere salbuetsiz. Justizia Auzitegi Nagusiak Estatuko administrazioari ezarri dizkio prozesuak eragindako gastuak.