“Azkenean, 74 panpina txiki eta 41 handi saldu ziren. Handiek 20 euro balio zuten eta txikiek 10”, azaldu dute arduradunek. Prezio horiek aintzat hartuta, guztira 1.580 euro batu dira panpinen salmentarekin. Bestalde, abenduaren 18an afari solidarioa egin zuten, Mendibile jauregian.
Ongintzazko afarian 1.750 euro batu ziren guztira. Pertsona bakoitzak ordaindutako 50 eurotatik erdia dohaintzarako ziren. Horretaz gain, aukera eman zitzaien afarira joan ziren 70 lagunei panpinetako bat lortzeko, zozketarako txartelak salduz ni eurotan, 710 euro gehiago eskuratuz. Guzti horri herritarrek beren kontura emandako aparteko ekarpena gehitu behar zaio: 172,70 euro.