Derbi berezi honetara hainbat aldaketak baldintzatuta helduko dira urdin-gorriak. Izan ere, Adrian Abasolo aurrelariak taldea utzi du, minutu gehiago eskainiko dion talde bateren bila. Halere, irteera horrek ez du gaiztotu aldagela, eta klubak onena desiatu dio durangarrari, eskaini duen profesionaltasuna eta laguntasuna eskertzearekin batera. 21 partidetatik 10etan jokatu du Abasolok eta baita gol bat sartu ere. Era berean, ikusi beharko da Ander Larruceak ezkerreko hankako koadrizepsean pairatutako muskulu-hausturak zelan eboluzionatzen duen, baina litekeena da ez zelairatzea. Pasa den partidan lesionatu zen Larrucea Trival Valderasen aurkako berdinketan. Azkenik, Sergio Garciari zigorra ohartarazi diote.
Bitartean, taldea sendotzeko Ali Diakité defentsa-erdilaria fitxatu du Leioak. Boli Kostako jokalariak Cuencatik dator, pasa den astean bertako kontratua indargabetuta. Javier Landeta presidentea harro agertu da lortutako errefortzuaz. Diakiték 20 urte, 77 kilo, 1,80 metro eta ahalmen fisiko handia ditu, joko sendoaz laguntzen dituen ezaugarriak. Dagoeneko bere lankide berriekin entrenatzen dabil eta ikusteke dago David Movillak hasierako hamaikakoan jarri ala probatzeko minutuak emango dizkion.