Jasotako hainbat informazioren arabera, uste sendoa zegoen Leioako ostalaritza-establezimendu batean substantzia ilegalekin trafikatzen zela. Establezimendu horretara gazte asko joaten omen ziren eta bertan, gutxienez, bost minutuz egon ondoren ateratzen ziren. Atzo arrastian, Ertzaintzaren agenteak lokalera sartu eta, polizia gisa identifikatzean, tabernako zerbitzaria eta barraren kanpoko aldean zegoen pertsonetako bat sukaldera joan eta bertan itxi ziren. Handik ateratzeko esan ondoren, gizonezkoek beraien jarrera aldatu zuten eta agenteek prebentzioko erregistro bat egin zieten.
Ondorioz, gizonezko baten arropen artean haxix-zati bat topatu zuten. Ondoren, Ertzaintzaren txakurretako batek sukaldeko harraskaren azpian, beste haxix-zati bat topatu zuen eta adierazi zuen kutxa erregistratzailean substantzia ilegala zuten hainbat billete zeudela. Horregatik, estupefazienteen salerosketa-ebidentzia gisa hartu zituzten. Droga-trafikoko aurrekariak dituzten bi gazteak atxilotu egin zituzten eta ertzain-etxera eraman zituzten.