Orain dela gutxira arte, Kultur Leioan kokatuta zegoen Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegora (KIUB) jo behar izaten zuten leioaztarrek, kontsumoaren inguruko kexak aurkezteko, zalantzak argitzeko edo aholku eskean; baita beste hainbat kudeaketa kontuetarako ere. Bada, Udaletik azaldu dutenez, Kultur Leioara baino, aurrerantzean udaletxera bertara (Elexalde kalea, 1) jo beharko dute herritarrek aipatutako kontsumoaren inguruko tramite horiek egiteko.
Info +: erregistro@leioa.net / 944 008 000
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!