Musika eta poesia uztartzen dituen errezitaldiak XX. mendeko olerkigintza espainiarrari egiten dio berrikusketa. Gitarra-jotzaileak bere obrak moldatu egin ditu ikuskizun honetarako eta aktoreak olerkien ibilbide sentimentala, filosofikoa eta umorezkoan barrena gidatuko gaitu, bakoitzak olerkiak bere erara ulertu eta disfrutatu ahal izateko. Nahi dugun eran bizitzeko aukera pozgarria.