Kultur Leioan kokatuta dagoen udal liburutegia zapatuetan ere irekita egongo da bihartik aurrera. Astelehenetik barikura, jaiegunak izan ezik, orain arteko ordutegia mantenduko du: 9:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!