Gaur ez da Barikuetan Jairik egongo

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 6a, 16:23

Eguraldi txarraren aurreikuspena dela-eta, gaur, hilak 6, ez da Barikuetan Jai egitasmoaren saiorik izango. Iragarrita zegoen plastilina tailerra datorren barikuan, otsailak 13, egingo da. Ohi den legez, 17:30ean Barandiaran institutuko patioan.

Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, Otsailari dagokionez, hurrenez hurren, plastilina tailerra, buruhandiak egitekoak eta aniztasunaren bingoa egongo dira 13an, 20an eta 27an. Bestalde, apiriletik ekainera jarduera bereziak egingo dituzte euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun