Arkaitz Fullaondo hurrengo udal hauteskundeetako alkategaia izateko erabakia otsailaren 5ean hartu zuen Leioako EH Bilduk, eguazten horretan egindako asanblada irekian. 1980an jaiotako leioztarra Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan doktorea da, Hiri Kudeaketan eta Baliospenean. EHUn eskolak emateaz gain, ikertzaile lanak egiten ditu Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokian.
2011 urteaz geroztik Leioako EH Bilduren bozeramailea da Udalean, eta Hirigintza, Ogasun, Barne Araubide eta Pinosolo Ikerketa batzordeetako kidea da. Bestalde, Leioako herri-mugimenduan murgilduta ibili da, besteak beste, Etxebizitza Publikoaren Aldeko Plataforman eta herri ekimen desberdinetan. Azken urteetan Leioan egindako ekimen parte hartzaile desberdinetan dinamizatzaile lanak egin ditu, berbarako, 2012an EH Bilduk egindako Aurrekontu Parte Hartzaileak edo iraila geroztik abian den “Leioa Herri Proiektua”, besteak beste.
Arkaitz Fullaondo twitter bidez jarraitzeko: @AFullaondo