Aldaketa horrek “graduaren balioaren debaluazioa, prezioen igoera izugarria, merkatua masterrekiko kontrola handitzea eta unibertsitateen arteko ezberdintasunak handitzea” ekarriko dituela salatu du Ikasle Abertzaleak. Hori horrela, ikasle sindikatuak mobilizazio eguna deitu du otsailaren 26rako Hego Euskal Herriko ikastetxe zein unibertsitateetan.
Inflexio egun horretatik aurrera, martxoaren 18ko astera arte, erantzunetik eraikuntzara egingo dute salto; bada, hezkuntza herritik eta herriarentzat praktikan jarriko dute alternatiba praktikoak martxan jarriz. Bada, hezkuntza ertaineko ikastetxeetan LOMCEren kontrako konpromisoak nola garatu eta eraiki nahi duten ereduaren inguruko eztabaidak bultzatuko dituzte, eta martxoaren 18an aste horietan landutako eduki eta dinamika guztiak plazaratuko dituzte. Unibertsitateetan, berriz, ikasle mugimenduak aurrera eramango dituen Herri Unibertsitateetan parte hartzera deitu dute; horiek martxoaren 16an hasiko direla aurreikusi dute.