Markeliñeren "Kixote", familia osoarentzat bihar Kultur Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 14a, 16:00

Markeliñeren "Kixote" lana. © Kultur Leioa

Markeliñe taldeak "Kixote" an­­tzezlana eskainiko du bihar, domekaz, Kultur Leioako auditorioan. Emanaldia 18:00etatik aurrera izango da e­ta sarrerek 5 euro balio dute. Testurik gabeko ikuskizun horretan, bi antzezle eta trapezista batek parte hartzen du­­­te. Adiskidetasuna eta pertsona a­meslarien inguruko istorioa da, ale­giazko unibertso batean, non Kixo­te eleberriaren per­tsonaiak oinarri hartzen di­tuen, e­rrealitate eta ametsen mundua alderatuz.

Kixotek amets bakarra dauka: he­gan egitea. Sancho (kasu honetan San­cha) bere laguna benetako mundura erakartzen du, lurrean ainguratuz. Baina, San­chak normaltasunak da­karren as­pergarritasuna ezagutzen du. Eta dena ipintzen du bere aldetik ametsa itzul dadin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun