Umore Azokaren antolatzaileek tantaka eman ohi dituzte edizio berrien nondik norakoak. Oraingo honetan kartela eman dute ezagutzera. Hala, "hipster" erara, bizarra eta pasta-betaurrekoak jantzi ditu kaleko artisten Leioako azokak, bere 16. edizioan, “kaleko arteekin duen konpromiso eta hurbiltasuna erakutsi” guran. Antolatzaileen arabera, “nagusi diren joeretatik aldenduz, Umore Azokak nortasuna erakusten du, berezko nortasuna, bere aurtengo programazioa ixtear dagoen une honetan”.