Ikasturtearen bukaerarekin batera, maiatzaren 23an, egingo dute 50. urteurrenaren ospakizun handia Leioako Betiko ikastolako ikasle, ikasle ohi, guraso eta langileek. Baina, egun hori heldu artean, badago zertaz gozatu. Besteak beste, martxoaren 13an, "Txo, Mikmak txikia" ikuskizuna eskainiko dute Kandelazubideta kiroldegian Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo ezagunek. Bi saio egongo dira: 17:00etan eta 19:30ean. Sarrerak salgai daude 8 euroan Leioako Betiko, Sopelako Ander Deuna eta Algortako San Nikolas ikastoletan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!