Pinosolori buruzko eztabaida irekia eskatu du EH Bilduk

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 25a, 13:03

Kanpoko ige­rilekuak zein pa­­­del eta tenis pistak 2010ean za­bal­du ziren. © Leioako Udala.

Pinosolo kiroldegiko proiektuari buruz, aldizkaritxoa ba­natzen da­bil egunotan Leioako EAJ. Jeltzaleen iritziz, udal a­gin­tariek “gardentasun o­­soz” jokatu zu­ten egitasmoa ku­dea­tzeko orduan. “Ustelkeria zantzu garbiak” azaleratu zituen ikerketa-ba­­­tzordea “zu­zenbidearekin bat ez datorrela” diote. Horri erantzunez, “justifikaezina justifikatzea” leporatu dio EH Bil­duk EAJri. Koalizio a­ber­tzalearen ber­betan, “heldu da unea gai horren in­gu­ruan eztabaida pu­bli­koa egiteko”. Horregatik, EH Bilduk U­da­lari, eta zehazkiago, EAJ eta Ez­ker Batuaren Udal Gobernuari es­ka­tu die Kultur Leioan Pinosolo auziari buruzko so­­lasaldi irekia dei­tzea, “denok o­­nar­tutako pertsona in­partzial batek gi­datuta, eta Udalean or­­dezkaritza dau­­­­­katen talde politiko guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten”.

Pinosoloko proiektuari buruzko ikerketa batzordeak “ustelkeria zantzu garbiak" azaleratu zituen 2014ko azaroan. Eneko Arruebarrena alkate ohia eta Jon Loizaga Kirol zinegotzi ohia —biak ala biak EAJkoak— lotzen ditu ustezko irregulartasunekin. “Ku­tunkeria” sus­moak tarteko, birritan es­­leitu be­har i­­zan zituzten kiroldegia altxatzeko la­nak. Baina, irre­gu­lar­tasunei ezik, o­­po­­sizioko alderdiei le­poratzen die EAJk “herriari o­­nura handiak” e­­ka­­­rriko zizkion e­gi­­tasmoa gelditu iza­­­na. Kanpoko ige­rilekuak zein pa­­­del eta tenis pistak 2010ean za­bal­du ziren. Baina, 2011ko u­dal hau­teskundeen ostean, Bilduk, PSE-EEk e­ta PPk ki­roldegi estaliko egitasmoa ber­tan be­hera utzi zuten. “Proiektuaren i­daz­keta-lanek eragindako 1,6 milioi eu­­roko diru-zorra” ordaindu behar i­za­­­naren errua ere aipatutako alderdi horiei egotzi die EAJk.

Aldizkaria

EH Bilduren ustez, ostera, aldizkari horregaz jeltzaleek "gertatutakoa manipulatzen dute, informazio adierazgarriak ezkutatzen dituzte eta gezurra erabiltzera ere ausartu egiten dira". Koalizio abertzaleak laburbildu duenez, "ondoko esaldi honek ondo laburbiltzen du aldizkari honen mamia: 'zertaz harrotu, hartaz gutxi izan'".

Aipatutako argitalpenean EAJk atal berezia eskaintzen dio EH Bilduri: "Penagarria da ikustea nola Leioako EAJk 'ETAren karta' ateratzen duen EH Bilduren auka joateko. Euren urduritasuna ezin nabarmenago geratzen da gure susmo den-denak frogatuta geratu direla ikustean (horren adibide, polizia bera kasua ikertzen hasi izana) eta, batez ere, leioaztarrak euren gezurrak sinesteari aspaldian utzi dietela ikustean".

Leioako EAJk plazaratutako aldizkaritxoa (pdf)

 

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun