Batetik, Durango eta Iruñea arteko ekaineko giza katearen eta Gure Esku Dagoren sustraitze-prozesua kontatzen du ikus-entzunezkoak; “hedabideetan agertzen ez den kronika”: nola abiatu ziren lehen batzordeak, lehen asmoak... Bestetik, “erreferentzia” diren hainbat lagunen adierazpenak jasotzen ditu. “Erabakitzeko eskubidearen inguruko korapilo nagusiak askatzeko ahalegina” da, GEDren arabera.