Emakumeen Eguneko kontzentrazioa 12:00etan egingo dute Boulevardean. Leioako Bilgune Feministari dagokionez, Algortako ekitaldietara deitu du. Goizeko 11:00etan hasiko dira San Nikolas plazan, Bilgune Feministak, Ahotsik Gabeko Emakumeak eta Haziak taldeek deituta. Manifestazioa 13:00etan egingo dute.
Egitaraua:
Martxoaren 2tik 15era
Berdintasunari buruzko liburu-erakusketa, Kultur Leioako liburutegian.
Martxoak 4,eguaztena
11:00 Bola-joko txapelketa, Artea Bowling-en. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da gonbidapenak jasotzea Andrak elkartean edo Gizarte Zerbitzuen bulegoetan. Gehienez, 180 pertsonek parte hartu ahal izango dute.
Martxoak 5, eguena
19:00 Kafe Huts taldearen "Por decir algo" antzezlana, Kultur Leioan. Gonbidapenak: Kafe Huts (Lamiako ikastetxea), Andrak eta Gizarte Zerbitzuak.
Martxoak 6, barikua
14:00 Bazkaria (25 euro). Autobusak Itxasbide geltokian. Izen-ematea: Andrak (Sabino Arana, 78).
19:00-21:00 "Zer diote kanten hitzek?" tailerra, Aterpe Leioa Gaztegunean. Elebidun.
Martxoak 8, domeka
11:00 Leioako emakume kirolariei omenaldia, Sakoneta kiroldegian.
12:00 Kontzentrazioa, Boulevardean.
Martxoak 10, martitzena
17:00 IV. Climb-Girl Party emakumeen eskalada txapelketa, Sakonetako boulderrean.
22:00 O Sister! taldearen "Spooky Sessions" musika saioa Kultur Leioan. Sarrera: 10 euro.