Martinezen berbetan, “Patxi Lopezek zuzendutako Eusko Jaurlaritzak baino ez zuen garraio-azpiegitura hori garatzeko benetako interesa erakutsi”, kotxetegiak altxatzea ahalbidetuz. “Urkullu Ajuria Eneara heldu denetik, ostera, ez dute adreilurik jarri”, PSEkoak gaineratu duenez. Campusera bitartean, 3,8 kilometroko ibilbidea eta 9 geltoki eraikitzea aurreikusita zegoen. Aurrekontua 30 milioi euro ingurukoa zen.