Istorioari dagokionez, ume txiki eta burutsu batek, anai-arreba eta senide guztiak salbatzen ditu, nahiz eta gurasoek, baliabiderik ez dutelako, etsita, basoan uzten duten. Ipuina irudimen kolektiboaren parte da. Istorioaren zenbait zatik hunkitu egiten gaituzte: nor ez da basoan galdu eta bakarrik gelditzearen beldur izan? Nor ez da ogro maltzurraren beldur izan?