Udal hauteskundeak 2015

Zapatuan aurkeztuko dute Leioako EH Bilduren hauteskunde-programa

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 10a, 19:25

Ostegunean lagun ugari batu zen herri bilkuran.

Larunbat honetan, martxoak 14, hurrengo udal hauteskundeetarako prestatutako herri programa jendaurrean aurkeztuko du Leioako EH Bilduk. Horrez gainera, hurrengo lau urtetan zinegotzi izateko hautagaiak iragarriko dituzte, Arkaitz Fullaondo buru dela. Leioaztarrekin batera egongo da Josu Imanol Unanue Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia. Ekitaldia 12:30ean izango da, Euskal Etxeen plazan.

Joan den ostegunean Sakoneta kiroldegian egindako herri bilkuran aurkeztu zituen EH Bilduk "Leioa berria, herri bizia" udal proiektua eta hauteskundeetarako zerrenda. Biak ala biak onartuak izan ziren. Batzarrean 50 lagunek parte hartu zuten eta hainbat ekarpen jaso zen, Leioako EH Bilduk adierazi duenez.

Leioako EH Bilduren herri programa

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun