Zapatukoa falta zaizkien lau partidetako lehenengoa izango da eta, beraz, helburuak bete ezean Jon Lopezek entrenatzen dituen emakumeek oraindino erreakzionatzeko denbora izango lukete. Kontran, partida irabaztekotan, behin-betiko ziurtatuko lukete lehenengo mailan jarraitzea, bosgarren urtez jarraian. Horixe izan dute denboraldi hasieratik helburu nagusia. Arerioek, berriz, gogoz helduta dute azkeneko postua. Halere, denboraldiaren azken asteotan emaitza onak biltzen hasi da. Gainera, joaneko partidan estu eta larri utzi zuten Badiako katalanek Leioako emakumeak, nahiz eta azkenean euskal herritarrek tanto batez irabazi.