Etxe hutsen alokairua sustatu gura du Leioako Udalak

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 12a, 12:00
Etxebizitzak Avanzada errepidearen alde batean zein bestean. © Leioako Udala.

Udalak agindutako azterketaren emai­tzek aditzera eman du­te­nez, 852 etxebizitza huts daude Leioan; eta horietako askotan ez da inortxo ere erroldatuta egon az­ken urtean, bigarren etxebizitzak e­ta asteburukoak kontuan hartzen ez baditugu behintzat. Datu horiekin, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sail­buruordetzarekin harremanetan ja­­rri dira agintari leioaztarrak, etxeak alo­katzeko egitasmo publikoak herrian ere indarrean jartzeko. Udal ar­­du­radunek aurreratu dutenez, ha­rreman horien emaitza da laster bi era­kundeek hitzarmena izenpetuko du­tela Leioak ere Bizigune eta ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Pre­zioa) progamekin bat egiteko.

Modu horretan, programa ho­rie­ta­ko batean (edo bietan) izena eman du­ten leioztarrak etxebizitzen jabeekin harremanetan jarri gura dituzte. Hutsik dau­den pisuak merkatura ateratzeko, be­re kabuz ekimenaren bat aurrera ate­ratzea ez du baztertzen Leioako Uda­lak, “beti ere jabeen nahiak erres­petatzen badira”. Etxebizitza hutsen egoeraren gainean herri-erakundeak es­katutako azterketa horrek finkatuko ditu aurrerantzean egin beharrekoak.

Leioako Udalak diru-partida bat bi­deratu zuen 2014ko aurrekontuetatik, herriko etxebizitza hutsen egoera zein den eta etxe horien alokairu-mer­katuan sartzeko dauden aukerak az­ter­tzeko. Udalak aitortu duenez, iker­ketaren helburu zehatza ez zen uda­lerrian zenbat etxe huts dauden ja­­kitea, baizik eta horien guztien jabeek alokairuan jartzeko asmorik dau­katen jakitea. Emaitzak es­kuan, galdetutako herritar gehienei ino­iz ere ez zaie bururatu euren etxe hutsa programa publiko baten bitartez alokairuan jartzea. Pisu horien erdiak baino apurtxo bat gutxiagok alokatzeko egoeran egongo lirateke.

Gaur egun 582 lagun daude Leioan errol­datuta, babeseko alokairuko etxe­­bizitza eskatzen dabiltzanak. Horietatik laurdena 30 urtetik be­he­rakoak dira. Bertokoek Leioan bizitzen jarraitzea gura dute udal arduradunek, etxebizitza duina “arrazoizko” alo­kai­ruan eskainiz, aipatu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun