Ostean etorriko dira herritarrei zuzendutako informazio eta kontzientziaziorako kanpainak. Izan ere, bosgarren edukiontziaren egitasmoan parte hartzea borondatezko gauza da. Leioaztar bakoitzak erabaki beharko du sistema berri horretan parte hartuko duen eta materia organikoak bertara eramango dituen. Hain zuzen ere, ekimenean parte hartzen duen herritar bakoitzak txipa daukan txartela edukiko du, edukiontzia zabaldu eta bertara zaborra bota ahal izateko.
“Hasiera batean, kanpaina auzo gutxi batzuetan abiatzea pentsatuta geneukan, baina beste udalerri batzuetan izandako emaitza onak ikusita, Leioa osora zabalduko dugu”, esan zuen Urbietak. Bestalde, herriko frutategietan atez ate batuko dituzten hondakinak ere konpostaje-gunera eramango dituzte, bosgarren edukiontzia aprobetxatuz.