Mintegiak 180 metro koadroko azalera dauka, eta gune hauek: udal bulego teknikoa, bost modulu eta erabilera anitzeko gela. Moduluetako bat partekatzeko eskaintzen da, eta, gehienez, 4 lanpostutarako lekua dauka. Mintegiko egonaldia bi urtekoa izango da, erosteko aukerarik ematen ez duen alokairu-araubidean, eta urtebetez luza daiteke prestakuntza-beharrengatik edo negozioaren arrakastarako aurreikusten bada.