Egun hauetan, zineaz gozatzeko aukera edukiko dute ume zein nagusiek Kultur Leioan. Batetik, martxoaren 21ean eta 22an "Dragon Ball Z" marrazki bizidunen pelikula proiektatuko dute euskaraz. Saio biak 17:30ean izango dira eta sarrerak 3,5 euroan egongo dira. Bestalde, aipatutako bi egunetan zein hilaren 23an "Siempre Alice" filma ikusgai egongo da, 20:00etan hasita. Sarrerek 4,5 euroan eros daitezke. Amaitzeko, hilaren 24an, "No: La campaña que derrocó a Pinochet" ikus-entzunezko lana eskainiko dute Kultur Leioan, iluntzeko 20:00etan, 2,5 euroren truke. Aipatutako filma Oscar sarietan lehiatzeko izendatu zuten 2013an.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!